Hiri-Biodibertsitatea

Gure hiri eta herrietan dauden bizi-formen aniztasuna da. Habitat naturala aldatu eta suntsitu da urbanizazioaren ondorioz, eta hau da munduko biodibertsitate galeraren arrazoi nagusitako bat. Hala ere, hiri inguruneak habitat honek eskaintzen dituen baldintzetara egokitzeko gai diren espezientzako aukerak sor ditzake. Eraikinak, lorategiak eta parkeak ahaztu gabe, eta gure hiri eta herriak inguratzen dituzten eremu naturalizatuenak, hiri-biodibertsitatea osatzen duten espezie ugariz okupatu daitezke.

Biodibertsitatea, garrantzitsua al da?

Hiri-biodibertsitateak gure osasunean eragin zuzena du. Hau kontserbatzea hiriko biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko onuragarria da. Duela gutxi, OMEren txosten batek aitortzen du munduko haurren %90ek baino gehiagok aire toxikoa egunero arnastu dutela. Testuinguru honetan, pertsona guztiek beren ohiko bizilekutik 300m-tik beherako distantzietara gune berdeak edukitzea gomendatzen da.

Biodibertsitatea eta osasuna

Hiri-biodibertsitateak gure osasunean eragin zuzena du. Hau kontserbatzea hiriko biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko onuragarria da. Duela gutxi, OMEren txosten batek aitortzen du munduko haurren %90ek baino gehiagok aire toxikoa egunero arnastu dutela. Testuinguru honetan, pertsona guztiek beren ohiko bizilekutik 300m-tik beherako distantzietara gune berdeak edukitzea gomendatzen da.

Hiri-biodibertsitatea sustatzeko aholkuak

Gure ingurune hiritartuan biodibertsitatea hobetzeko hainbat modu daude. Batzuk oso errazak dira:

  • Lorategi, balkoi eta terrazetan hegaztientzako habia-kutxak eta jantokiak kokatu.
  • Zure eraikina eraberritzerako orduan galdetu animalientzako babeslekuei buruz, saguzar, sorbeltz edo hontza zurientzako esaterako. Animalia hauek, gainera, intsektu eta karraskarien izurriteak kontrolatzen laguntzen dute. Saiatu, gainera, existitzen diren zulo edo tartetxoak kontserbatzen, animalia askok erabiltzen baitituzte.


  • Ez ipini landare exotiko inbaditzailerik zure lorategian eta ez askatu zure maskotak. Jakinarazi Udalari hirian aleren bat ikusten baduzu.
  • Saihestu heskai eta zuhaitzak kimatzea eta belarra moztea umatze garai bete-betean (apiriletik ekainera).
  • Hiriko parke eta lorategiak zaindu eta errespetatu.
  • Parke eta lorategietan zarata egitea saihestu.
  • Zure txakurra lotuta edo kontrolpean mantendu.
  • Kalean dauden katuak ez elikatu. Urtero, etxeko katuek milioika txoritxo hiltzen dituzte Europa osoan.

Espezie inbaditzaileak

Espezie exotiko inbaditzaile bat bere banaketa naturalaren eremutik kanpo sartua izan den espezie bat da. Bere ingurune berrian instalatuta, oso azkar hazteko eta espezie autoktonoak desplazatzeko gai da eta, beraz, biodibertsitatea kontserbatzeko arazo larria da.

Askotan, mota honetako espezieen lehen agerpena hiri ingurunean ematen da. Esteka honetan kontsultatu daiteke Espainiako espezie exotiko inbaditzaileen katalogoa.

  • Ez askatu inoiz zure maskota. Zoritxarrez, gure maskotak atzerritik datozen espezieak izaten dira normalean eta behin askatuta inbaditzaile gisa joka dezakete.
  • TKontserbazio-arazo larriak ditugu zenbait intsektu, arrain, dortoka, hegaztiak (Kotorra eta bengaliak esaterako) edo ugaztunak (mapatxeak edo bisoiak adibidez), habitat naturalera askatuak izan zirelako.
  • Ondo informatu espezie inbaditzaileen zerrendari buruz eta saihestu landare inbaditzaileak zure lorategian jartzea.
  • Espezie inbaditzaileak behatzen badituzu jakinarazi agintari eskudunari. Gipuzkoan Foru Aldundiko zerbitzu telefonora deitu behar da: 943000420.