TXORIBOX Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako ingurumen-heziketa proiektu bat da.

Proiektuaren helburuak betetzera iristeko inguruko naturaz eta bertan ditugun hegaztiez baliatzen da. Horretarako Aranzadiko ikerlariek tailer eta irteera ezberdinak proposatzen dituzte herritarrek gure ondare naturala gertutik ezagutu ahal izateko.

Donostiako hegazti habiagileen atlasak Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailean sortzen den ekimena da, eta udalerriko hegaztien kontserbazioan inplikazioa handia duten beste erakunde batzuen kolaborazioa du: Donostiako Udala, Itsas Enara Ornitologia Elkartea, Ugatza Ornitologia Elkartea, SEO/Birdlife , Club Vasco de Camping Elkartea eta Cristina Enea Fundazioa. www.atlass.eus atariaren bitartez Donostian kumatzen duten espezie zerrenda eta beraien banaketa eremua ikusi ahako duzu.

www.ornitho.eus plataforma Euskadiko fauna eta flora behaketak bildu eta zabaltzeko atari bat da. Urtean 130.000 behaketa baino gehiago egiten dira eta lurraldeko biodibertsitateari buruzko datuak biltzeko erreferentziazko sistema da. Zure inguruan dagoen fauna eta flora kontsultatzera eta, nola ez, zure behaketak komunitatearekin partzekatzera animatzen zaitugu.