HIRILIFE Proiektua
HIRILIFE Aranzadi Zientzia Elkarteko sailen arteko proiektu bat da. Honen helburua hiri-biodibertsitatea ikertzea, dibulgatzea eta hiri-biodibertsitatea kontserbatzeko eta sustatzeko dagoen beharraz hezitzea da.
Zehazki, HIRILIFEn helburu orokorrak honako hauek dira:
(1) Biodibertsitatearen distribuzioa eta faunak hiri-ingurunean duen moldaera ikertzea. Eremu honetan egiten ditugun lanak “hiriko ekologia” deritzonaren barruan kokatzen dira.
(2) Hirietan eta herrietan ere existitzen den natura-ondarea zabaltzea, eta horien kontserbazioa sustatzea.
(3) Gizartea hiri-biodibertsitatearen gainean sentsibilizatzea eta heztea, gure inguruan bizi diren espezieak identifikatzeko eta ezagutzeko ikastaroak eta trebakuntzak tailerrak barne.
HIRILIFEn ikertzaile, ikasle, bertako agenteak eta herritarrek parte hartzea elkartzen da, biodibertsitatea sustatzeko asmoz, hiri-habitata ezagutu eta hobetzera bideratutako jardueren bitartez.
Aranzadi Zientzia Elkartetik, hainbat lan-ildo ditugu hiri-ekologiaren arloan:
Ikerketa:
(1) Zentsuak, mapak eta espezien distribuzio atlasak egitea hiri inguruneetan. Adibide
gisa, Donostiako hegazti habiagileen atlasa: www.atlass.eus.
(2) Basa-espezieak hiri ingurunera nola moldatzen diren ikertzea.
Kontserbazioa:
(3) Arriskuan dauden espezieak kontserbatzeko eta biodibertsitatea hobetzeko programak. Intsektu saproxiliko mehatxatuen (hildako egurretan bizi diren intsektuak dira, baso helduetan aurkitzen ditugunak eta hiri ingurunean oso urriak direnak) kontserbazioa sustatzeko babeslekuak ezartzeko proiektu bat garatu dugu, hegaztientzako habi-kutxak ezartzen ditugu, anfibioentzako putzuak eraikitzen ditugu…
(4) Espezie exotiko inbaditzaileen erradikazioa.
Dibulgazioa, hezkuntza eta formakuntza:
(5) Gure hirietan eta herrietan ikusi ditzakegun espezieak identifikatzeko ikastaroak eta trebakuntza tailerrak. Xehetasun gehiagorako Aranzadiko Agenda eta “Agenda” atala ikusi.
(6) Hiri-biodibertsitatea ezagutzeko bisita gidatuak hiri eta herrietan.